Irunon

Berriak

 

 

Eskualdean ekintzaile-espiritua sustatzeko helburua du programak

 

Talentua bultzatuz espiritu ekintzailea, berrikuntza eta sorkuntza aldaketarako palanka gisa sustatzeko, Bidasoa bizirik-ek `Bidasoan ekiteko´ beken 2019ko deialdia ireki du. Irun edo Hondarribian erroldatuta dauden ekintzaileentzat zuzenduta dagoen programa hau bi eskaera-epe aurreikusita ditu.

 

Balore bereizgarriak eskaintzen dituzten Gipuzkoako merkataritza enpresei zuzendutako markak dira `Singular Dendak´ 

 

Jada 14 dira Irunen dauden `Singular Dendak´. Atzo, Apirilak 7, Gipuzkoako Merkatarien Federazioak Tolosan antolatutako urteko batzarrean Muebles Bidasoa eta La BIOteka komertzioek jaso zuten `Singular Dendak´ bereizgarria Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskutik.

 

Ikastaro hau `Ekin asteazkenetan´ ekimenaren parte da

 

Bueltan da `Ekin asteazkenetan´ ekimena, Bidasoa bizirik-ek norbanakoei eta enpresa munduko profesionalei zuzendutako ekintzailetzari buruzko tailer sorta. Apirilaren 10ean izango da lehenengo tailerra, `Finantzak bizirauteko´ izenpean. Goizeko 9:30etan izanen da hitzordua Irun Factory-n, eguerdiko 13:30ak arte luzatuko dena.

 

Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunak, Irungo Udalak eta entitate sozial, ekonomiko eta  formakuntza zentroez osatuta, urteko aktibitatea errepasatu zuen 

Irun Ekintzan-en akzioek 114 pertsonen kontratazioa eta 27 enpresa berrien irekiera sustatu zuten aurreko urtean

 

Miguel Ángel Páez-ek, Irungo Udaleko Hiri Bultzadako ordezkariak, Irun Ekintzan Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren balantzea jakitera eman zuen aurreko ostegunean, pasa den martxoaren 13an Palmera Monteroko Kontseilu Orokorrean aurkeztutakoa. Aurreko urtean egindako jarduera nagusiak errepasatu ez ezik, hurrengo urteetarako helburuak aurkeztu zituzten.

 

  • Mentoring programan parte hartzeko hitzarmena martxoaren 22an sinatu da

  • Sorkuntza berriko 10 enpresa aholkulari batekin elkartu dira haien negozioak sendotu eta hazten laguntzeko helburuarekin

 

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez 2019ko martxoaren 22an Gaztenpresa Fundazioarekin kolaborazio hitzarmena sinatu zuten Mentoring Programa garatzeko asmoarekin, sorkuntza berriko enpresa txikiei zuzendurik egongo dena. 

 

Mendibil Formazio Zentroak merkataritza digitalaren inguruko doako 5 ikastaro eskaintzen ditu

 

Irungo merkatariak trebatzeko xedearekin, Mendibil Formazio Zentroak merkataritza digitalari loturiko doako 5 ikastaro eskaintzen dizkie hiriko merkatariei. Kurtsoak apirilean hastea aurreikusten da, Aste Santuaren ondoren. Ikastaroak online bidezkoak izango dira, ikasleak nahieran antola daitezen.

Komertzio Mahaiaren ekimenetako bat da eta tokian tokiko ekonomiaren sektore garrantzitsuenetakoa indartzeko helburua du

 

Plan berriak tokian tokiko komertzioen berezitasunak, hauen kokapen geografikoa, bezero motak eta horien beharrak hartuko ditu kontuan

 

Krea Bidasoa azokaren XI. edizioa izango da aurtengoa, martxoaren 21ean ospatuko dena. Goizeko 9:00etatik aurrera eta Bidasoa bizirik-ek antolatuta, teknologia berritzaileen inguruko hitzaldiak, tailerrak eta erakusketak izango dira Ficoba erakustazokan. Azoka honek esperientziak trukatzea, harremanak egitea, lankidetzarako aukerak antzematea eta merkataritzan zein enpresan arrakasta izan duten kasuak ezagutzea eta ezagutaraztea du helburu.

Irungo Udalak, Irun Ekintzan eta Bidasoa bizirik-en bitartez, salmenta tekniketan eta bezeroei arreta egiteko frantses ikastaroa antolatu du Irungo merkataritza enpresari eta langileentzat

Ikastaro honen helburua frantses hizkuntzan jarioa hobetu eta segurtasuna hartzea da merkatariek bizi duten eguneroko testuinguruan, salmentan eta publikoaren aurreko egoeretan moldatzen ikasteko eta modu horretan, mugaldeko hirian hain ohikoa den bezeroari behar bezala erantzun ahal izateko.