Irunon

Minka Altzariak jaso du Urteko Merkatari Irundarraren saria

Mugan-ek Merkataritza Txikia sariak banatu zituen atzo Irungo Kasinoan

Irungo Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak, Mugan-ek, atzo ospatu zuen Merkataritza Txikia sarien zazpigarren edizioa. Hiriko merkatari txikien eta eta tokian-tokiko ostalarien garrantzia publikoki aldarrikatzeko antolatzen ditu sariok Muganek eta aurten Minka Altzariak jaso zuen Urteko Merkatari Irundarraren saria, hiriko balore eta irudi eredugarriak proiektatzeagatik. 

Muganek ere beste hainbat sari banatu zituen Irungo Kasinoan egin zen ekitaldian. Joyeria Loe-k ibilbide komertzialaren saria irabazi zuen. Berrikuntza komertzialaren saria, berriz, Bar Monolok jaso zuen eta Fruteria Deperitak sormen komertzialaren saria irabazi zuen. Azkenik, merkataritza arduratsuaren saria Boutique Krash-ek eraman zuen. 

Ohiko sariez gain, Mugan-ek ere hiriko merkatari enblematikoei diplomak banatu zituen. Merkatari hauek jaso zuten diploma: Cocinas Urba, Duck, Decoración Jurpis, L&S, Alberto Moda Hombre, Foto Flor, Pescadería Félix, Jostamendi, Confecciones Alonso, Calzados Vaquero eta Amuebladora de Gros.