Irunon

Eguberrietako jarduerek arrakasta haundia izan dute aurten

14.500 pertsonatik gora pasa dira Zabaltza plazako izotz-pistatik eta txirristatik pasa diren Gabonetan, azken urteetako daturik onena.

Eguberrietako programazioak, besteak beste, hiriko merkatariez osatutako merkatua, animazio musikala, kale antzerkia eta bideo-mappinga izan ditu jarduera gisa.

 

Pasa den asteburura arte irekita egon den izotz-pistak itxi zuen Irungo Gabonetako programazioa, Udaleko Hiri Bultzadak  tokian tokiko merkatariekin antolatua Irungo merkataritza sustatzeko.

Jarduera berriak eta aurreko urteetan arrakasta handia izan duten beste batzuk osatu dute Gabonetako programazioa. Izotz-pistak, adibidez, jarraipena izan du aurten ere eta Eguberrietako merkatua eta bideo-mappinga izan dira berrikuntza nagusiak.

 

14.500 pertsonatik gora

Zabaltza plazako izotz-pista eta txirrista izan dira Gabon hauetako protagonistetako bat. Abenduaren 14tik urtarrilaren 9ra 14.630 pertsona pasa dira Zabaltza plazako atrakzioetatik, azken urtetako daturik onena. Hain zuzen ere, aurtengo datuek iazkoak bikoiztu dituzte 7.055 pertsona izan baitziren aurreko urtean izotz-pista probatu zutenak.

 

 

"Gehiago ezagutzen gaituzte orain"

San Juan plazan egon den Eguberrietako merkatua izan da aurtengo berrikuntza nagusiena. Irungo 15 merkatari pasa dira merkatuko postuetatik haien produktuak saltzeko. Haien artean egon da Irun Bonsai, Prudencia Arbide kaleko komertzioa. "Ekimen ona izan da herritarren artean jakitera emateko. Espero genuen baino gehiago saldu dugu, bonsaia produktu erakargarria baita Gabonetan" adierazi du Javier Lumbrerasek.

Sugar Reposteria gozo-denda ere gustura azaldu da merkatuaren esperientziarekin. Noemi Barragánen hitzetan, gozo-dendaren arduraduna, pozik daude haien negozioa ohiko dendatik atera eta jendearen artean gehiago ezagutzera emateko aukera izan dutelako. "Merkatuari esker gehiago gehiago ezagutzen gaituzte orain" nabarmendu du Barragánek.

Kaleko animazioei dagokionez, nabarmentzekoa da udaletxearen aurrealdean egin diren bideo-mapping saioak, argi eta soinu ikuskizuna. Bestetik, kale antzerkiek, Ondare Elkarteko erraldoiak eta buruhandiak eta Burrunba Elektrotxarangak ere gune komertzialak animatzera lagundu dute.

Gabonetako bola erraldoiak ere harrera ona izan du herritarren artean, nahiz eta arazo teknikoen ondorioz egun batean erabili ezinik egon.