Irunon

Jardualdiak

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguren Aldeko Itunaren ekintzak

Ekonomia garatzeaz eta enplegua sortzeaz hitz egiten badugu, berrikuntzan eta enpresetako hobekuntza prozesuei laguntzen jarraitzea da ezinbesteko faktorea.

Irun Ekintzan ekimenean dauden enpresak bultzatzeko eta bertako berrikuntza sustatzeko proiektuak eta horri laguntzeko ekintza espezifikoak garatzen dira, enpresen lehiakortasuna garatzeko, kontratazioa sustatzeko eta Irun berritzailearen ikuspegi estrategikoarekin doitzen diren enpresa berriak irekitzeko, eta betiere etorkizuneko ekonomiak eskatzen dizkigun parametroetan kokatuta.


Edizio honetan Azokarako sarrera librea izango da. Ez da aurreko inskripziorik egin behar.

Maiatzaren 8tik aurrera

El Espacio webean www.elespazio.com, maiatzaren 8, 9 eta 10ean argitaratuko da zein profil eskatzen diren, baita zein enpresa eta entitate izango diren bertan ere. Ekitaldia maiatzaren 22an egingo da FICOBA Bidasoko erakustazokan, 9:00 etatik 14:00etara.

Maiatzaren 22ko programa

Jardunaldian sarrera libreko 30 stand jarriko dira eta bertan, interesdunek jakin ahalko dute zein profil eskatzen diren eta zein zerbitzu eskaintzen diren enplegua bilatzeko. Enpresek hautagaitzak jaso eta elkarrizketa pertsonalak egingo dituzte.

Programa


Irungo eta Hondarribiko udalek Bidasoa biziriken bidez Enpleguaren Astearen 18 edizio antolatu dituzte. Ekitaldi horretan lan egiten da merkatuan bete ez diren lan-profilak erakusgai jartzeko eta enplegu eskaintzen gestioan bitartekari diren entitateak ezagutzeko aukera emateko.

Honela izan zen Enpleguaren Astearen XVIII. edizioa