Irunon

Tailerrak

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguren Aldeko Itunaren ekintzak

Ekonomia garatzeaz eta enplegua sortzeaz hitz egiten badugu, ezinbesteko faktorea da ekintzaileei laguntzeko prozesuak berritzen eta babesten jarraitzea. Hirian enpresa-jarduera berri bat ezartzea erabakitzen dutenei laguntzeko proiektu eta ekintza espezifikoak definitzen dira, bai proiektua prestatzeko fasean bai negozioa irekitzeko edo hasteko fasean.


Tailer honen xedea da ekintzailetzaren sorrera suspertzea Pre Start-up mailan (ideia sortzeko fasea) entrenamendu-, prestakuntza- eta mentoring-prozesu baten bidez, Negozio-aukerak bihurtzeko edo sortzeko aukera emate aldera.


Tailer honekin ezagutzak eman nahi zaizkie pertsona ekintzaileei, uneoro beren enpresa-proiektuen bideragarritasun ekonomikoa eta finantzazkoa aztertu ahal dezaten. Beraz, gaitasuna izango dute beraien ekimen ekintzailearen etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko.


Ideak bizirik

Duela gutxi sortu diren enpresei eta negozio ideia gauzatzeko oso fase aurreratuan dauden eta jarduera linean garatu nahi duten ekintzaileei zuzentzen zaien ikastaroa.


Ideak bizirik

Jakin ezazu zer den on page y off page SEO posizionamendua, Google My Business...


Ideak bizirik

Merkatu-azterketak egiten eta bezero berriak antzemateko merkatu-prospekzioak egiten ikasi nahi al duzu?