Irunon

Jardunaldiak

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguren Aldeko Itunaren ekintzak

Ekonomia garatzeaz eta enplegua sortzeaz hitz egiten badugu, berrikuntzan eta enpresetako hobekuntza prozesuei laguntzen jarraitzea da ezinbesteko faktorea.

Irun Ekintzan ekimenean dauden enpresak bultzatzeko eta bertako berrikuntza sustatzeko proiektuak eta horri laguntzeko ekintza espezifikoak garatzen dira, enpresen lehiakortasuna garatzeko, kontratazioa sustatzeko eta Irun berritzailearen ikuspegi estrategikoarekin doitzen diren enpresa berriak irekitzeko, eta betiere etorkizuneko ekonomiak eskatzen dizkigun parametroetan kokatuta.


 

Irun Open Innovation 2019

Laugarren urtez enpresa munduko profesionalak Ficoban elkartuko dira Irun Open Innovation-eko edizio berri batean. Irungo Udalak antolatuta, eskualdeko kultura berritzaile irekiari bultzada emateko helburua du jardunaldiak. Goizeko 9:00etatik 14:00etara hitzaldiak eta mahai-inguruak izanen dira ekintzailetza, teknologia, berrikuntza irekia, hezkuntza eta ikaskuntza-prozesuen inguruan.


Irun Lab

Industria sortzailea Irungo hiriaren Estrategiaren markoan sustatu eta garatu beharreko giltzarri diren sektoreetakotzat hartzen da, hazteko eta hirian jarduera ekonomiko iraunkorra sortzeko eta berrikuntza eta sorkuntza sustatzeko eta gizarteratzeko duen ahalmenagatik.


Irun Ekintzan

Irungo Udala lanean ari da, Irun Ekintzan, Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko itunaren bidez, hirian kultura ekintzaile, sortzaile eta berritzailea sustatzeko.