Irunon

IRUNGO UDALAK HIRIKO LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRU LAGUNTZAK ESKAINTZEN DITU

Irunen kokatutako enpresentzat bideratuta daude diru laguntzak, hirian erroldatutako langabetuak kontratatzeko

Irungo Udalak, Lanbideren ekarpenarekin, hirian erroldatuta dauden langabetuak kontratatzeko deialdi berri bat argitaratu du. Deialdia, 102.000 euroko diru ekarpena duenak, Irungo udalerrian dauden enpresei bideratuta dago eta herriko pertsonen kontratazioa erraztea du helburu.

 

Enpresek 6.000 euroko diru-laguntza jasoko dute gehienez kontratuko, bi gehienez. Diru laguntzak jasotzeko interesa duten enpresek 2019ko urriaren 31era arte dute aurkezteko epea. Bi bide daude izena emateko: web bidez edo HAZen (Herritarren Harrera Zerbitzua) eskatutako dokumentazioa entregatuz.

 

 

Lanaldi osokoak, eta 3 ala 6 hilabeteetako iraupena izango dute. Diru-laguntzak jasotzeko aurkeztu beharreko dokumentuak, baldintzak eta egin beharreko pausoak esteka honetan kontsulta dezakezue.