Irunon

Tailerrak

Irun Ekintzan Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguren Aldeko Itunaren ekintzak

Ekonomia garatzeaz eta enplegua sortzeaz hitz egiten badugu, berrikuntzan eta enpresetako hobekuntza prozesuei laguntzen jarraitzea da ezinbesteko faktorea.

Irun Ekintzan ekimenean dauden enpresak bultzatzeko eta bertako berrikuntza sustatzeko proiektuak eta horri laguntzeko ekintza espezifikoak garatzen dira, enpresen lehiakortasuna garatzeko, kontratazioa sustatzeko eta Irun berritzailearen ikuspegi estrategikoarekin doitzen diren enpresa berriak irekitzeko, eta betiere etorkizuneko ekonomiak eskatzen dizkigun parametroetan kokatuta.


Zure enpresak sare digitaletan duen presentzia hobetu eta areagotu nahi al duzu? Ikastaro honetan sarean dauden tresna berriak erabiltzen ikasiko duzu, baita eskaintzen dituzten aukerak ezagutu ere. Gainera, laguntza teknikoa edukiko duzu matea enpresen marketin- eta komertzializazio-prozesua sarean berregituratzeko, enpresa-tipologia horren xedea jendea delarik.

Aurki


Enpresa parte-hartzaileek harreman berriak egitea Frantziako merkatuan eta komertzializatzeko aukera berriak sortzea da ikastaro honen xedea. Iaz 8 enpresa frantziar gonbidatu ziren irungo eskaintza ezagutzeko eta Pariseko MIDDEST azpikontratazio azoka bisitatu zuten.

Aurki


Industria 4.0 terminoak produkzio-prozesuetan elektronikako, informazioko eta komunikazioetako teknologiak (EIKT) integratzea esan nahi du, betiere automatizazio-mailak hobetze aldera eta industria adimendun bihurtzen aldera.

Aurki


Har ezazu Bidasoko enpresek eta ekintzaileek behin eta berriro eskatzen dituzten gaurkotasun handikoak diren gaiei buruzko parte hitzaldietan eta tailer azkarretan.