Irunon

Lege oharra

Informazio gizartearen zerbitzuei zein merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legeari jarraiki, hau jakinarazten dizugu:

www.irun.org domeinuaren titularra Irungo Udala da, eta erabiltzaile ororen eskura jarritako web gune horren xedea Irungo hiriari buruzko informazio orokorra zein udal antolakuntzaren kudeaketa eta zerbitzu propioen berri ematea da.
P-2004900-C IFK duen Irungo udala Administrazio lokala da, informazio honi dagokionez egoitza hau duena: San Juan Harria Plaza, 1, 20304 Irun (Gipuzkoa). Zure eskura jarri ditugun kontakturako beste datuak:

Telefonoa: +34. 943 50 51 52 (010 Irundik)
Posta elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Web gune honetan agertzen diren zeinu bereizgarriak, markak, merkataritza-izenak, edukiak (testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, softwarea, esteka zein ikus-entzunezko edo entzunezko edukiak, iturburu-kodea…), egitura, diseinua, elementuak aurkezteko era nahiz web gunean agertzen den beste edozein informazio Irungo udalaren jabetza dira, eta jabetza intelektual zein industrialaren eskubideen babesa dute.

Erabiltzaileak debekatuta du aurreko paragrafoan aipatutako elementuen erreprodukzioa, eraldaketa, banaketa, jendaurreko komunikazioa, eta oro har, beste edozein ustiapen era egitea Irungo udalaren esanbidezko baimena izan ezean. Web gune honetako edukien zatien inprimaketa eta deskargatzea norberaren erabilera pribaturako baino ez da baimentzen.

Web gune ofizial honetan erabiltzaileak web gune independenteetarako hainbat esteka aurkitu ahal izango ditu, gure udal antolakuntzarekin erlazionatuta dauden Interneteko beste informazio iturriak eskuragarri izan ditzan, baina beti ere, egileei legozkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz. Hala eta guztiz ere, Irungo Udalak ez du esteka horien lotura edo edukietatik eratorritako erantzukizunik bere gain hartzen. Era berean, Irungo Udalaren web gunerako estekak ezartzerakoan udal titulartasuna duen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatu beharko dira.

Erabiltzaileak ez du baliatuko instalaturik egon litezkeen segurtasun sistemak edo babeserako gailuak ezabatu, eraldatu, saihestu edo manipulatu litzakeen eta web gunearen edota bertako edukien baliogabetzea, arriskua edo kaltea ekar lezakeen baliabiderik.

Irungo Udalak ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin lezaketen web gune honen erabilera ezegokien erantzukizuna, beste pertsona fisiko edo juridikoengandik datorren web guneko informazioaren eduki eta eguneratzearen erantzukizuna, ezta esteka edo bestelako bideen bitartez atzi litezkeen informazioena ere. Web orri honen bidez eskainitako edukiek izaera informatiboa baino ez dute, eta beraz, erabiltzaileek egindako erabilpena eta hortik eratorritako balizko ondorio, kalte edo galerak erabiltzailearen erantzukizuna baino ez dira. Irungo Udalak ez ditu bere gain hartzen hirugarrenek kudeatutako edo hirugarrenen jabetza diren web guneetara sartzea ahalbidetzen duten esteka, direktorio eta bilaketa-tresnen erabilpenarengatik erabiltzaileak izan litzakeen era guztietako kalte edo galerak, ezta erabiltzaileen sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan birus edo bestelako kode maleziatsuen presentziarengatik gerta litezkeen kalteak ere.

Hirugarrenek web orriaren legez kontrako erabilerarengatik beharrezko irizten dituen ekintza legalak burutzeko eskubidea gordetzen du Irungo Udalak.

Cookie Politika

1. Zer dira cookieak?

Cookieak kaltegabeko testu-fitxategiak dira, eta zure ekipoan deskargatzen dira webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, ezpada Interneten zerbitzu ugari emateko berebiziko garrantzia duten tresnak. Horiei esker, besteak beste, webgunean nabigatu nahi duzun hizkuntza gogora daiteke, webgunearen funtzionaltasuna optimizatzeko estatistikak biltzen dira eta gure edukiak zure sare sozialetan parteka ditzakezu.

2. Zer cookie mota daude?

  • Cookie teknikoak
    Oinarrizkoenak dira, eta horien bidez jakin daiteke, besteak beste, pertsona bat edo aplikazio automatiko bat ari den nabigatzen, edo erabiltzaile anonimo bat edo erregistraturiko bat dabilen. Hori oinarrizkoa da edozein web dinamikok ondo funtziona dezan.
  • Pertsonalizazio-cookieak
    Halakoen bidez, erabiltzaileak pertsonalizatutako zenbait ezaugarri ezar ditzake zerbitzuan: hizkuntza, eskualdeko konfigurazioa…
  • Analisi-cookieak
    Halakoei esker, erabiltzaile-kopurua zehaztu eta gure webgunearen erabilera neurtu eta estatistikoki azter daiteke.
  • Publizitate-cookieak
    Zure nabigazioaren, jatorriko herrialdearen, hizkuntzaren eta abarren araberako publizitatea erakusten dute.
  • Jokabide-publizitatearen cookieak
    Halakoen bidez, publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzen dira. Cookie hauek erabiltzaileen jokabidearen inguruko informazioa biltzen dute, haien nabigatzeko ohiturei etengabe erreparatuz. Horri esker, jokabide horren araberako publizitatea erakusteko profil espezifikoa sor daiteke.

3. Zer dira cookie propioak eta hirugarrenenak?

Cookie propioak bisitatzen ari zaren webguneak berak sortzen ditu, eta hirugarrenenak, berriz, kanpoko zerbitzuek edo hornitzaileek (Facebook, Twitter, Google, etab.).

4. Webgune honek erabiltzen dituen cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren arauei jarraituz, webgune honek cookieak nola erabiltzen dituen azalduko dizugu, ahalik eta informazio zehatzena izan dezazun.

Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu:

  • Saioko cookieak
    Webgune honetako cookie-politikaren onarpena gordetzen dute, abisu-mezua berriro ez erakusteko.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:

  • Google Analytics
    Enpesa honek Estatu Batuetan kokaturiko zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta konpromisoa hartzen du hirugarrenekin ez partekatzeko, sistemak funtzionatzeko beharrezkoa den kasuetan edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Googleren arabera, ez du gordetzen IP helbidea. Google Inc. konpainiak bat egiten du Portu Seguruaren Akordioarekin; horren bidez bermatzen da transferitutako datu guztiak Europako araudiarekin bat datorren babes-mailarekin tratatuko direla. Esteka honetan kontsulta dezakezu horri buruzko informazio xehea. Beste esteka honetan, berriz, Googlek cookieak nola erabiltzen dituen azaltzen da hemen.
  • AddThis
    AddThis tresnarekin, sare sozialetan erraz parteka daiteke webguneetako edukia. Zerbitzu honek zenbait cookie erabiltzen ditu kontagailu bat erakusteko sare sozialen ikonoen gainean. Esteka honetan duzu AddThisen cookie-politikari eta pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago: http://www.addthis.com/privacy/privacy-policy.

5. Nola desaktibatu gure cookieak (edo beste edozein)

Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dituzte cookieak, baina, hala ere, zure nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu, zure ekipoan instalaturiko cookieak onartzeko, blokeatzeko edo kentzeko.

Jarraian ageri diren esteketan, cookieen lehentasunak nabigatzaile nagusietan konfiguratzeko moduari buruzko informazioa aurkituko duzu:

Cookie guztiak desaktibatzea erabakitzen baduzu, zerbitzuaren kalitatea eta bizkortasuna murriztu egin daitezke; are gehiago, ezingo dituzu erabili webgune honek eskainitako zerbitzu edo atal batzuk.

6. Ohar gehigarriak

  • Webgune honek eta haren legezko ordezkariek ez dute erantzukizunik hartzen cookie-politika honetan aipatutako hirugarrenek izan dezaketen edukiaren edo pribatutasun-politiken egiazkotasunaren gainean.
  • Web-nabigatzaileek cookieak biltzen dituzte, eta, horien bidez, cookieak kentzeko edo desaktibatzeko eskubidea gauzatu behar duzu. Webgune honek eta haren legezko ordezkariek ez dute bermatzen nabigatzaile horiek cookieak zuzen edo oker manipulatzen dituztenik.
  • Zenbait kasutan, beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak ez dezan ahaztu cookieak onartzeko edo ez onartzeko erabakia.
  • Google Analytics enpresak Estatu Batuetan kokaturiko zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta konpromisoa hartzen du hirugarrenekin ez partekatzeko, sistemak funtzionatzeko hala behar denean edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Googleren arabera, ez du gordetzen IP helbidea. Google Inc. konpainiak bat egiten du Portu Seguruaren Akordioarekin; horren bidez bermatzen da transferitutako datu guztiak Europako araudiarekin bat datorren babes-mailarekin erabiliko direla. Esteka honetan kontsulta dezakezu horri buruzko informazio zehatza. Beste esteka honetan, berriz, Googlek cookieak nola erabiltzen dituen azaltzen da.
  • Cookie-politika honen inguruko edozein zalantza edo galdera baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, harremanetarako atalaren bidez.