Irunon

Jardunaldiak

Hirian merkataritzaren garapena hiri horren bihotza eta bizitza dira. Hiri-merkataritzarik ez duen hiria arimarik gabeko hiria da. Baina txikizkako merkataritza bere enpresa-gaitasuna gutxitu duten hainbat zailtasun ari da izaten azken urteotan.

Kontsumo-ohitura berriak agertu dira, online merkataritzak indarra hartu du, merkataritza globalizatu egin da; ondorioz hiriek beren merkataritza identitatea galdu egin dute, eta hiriko merkataritzari erronka orokor bat planteatu diote.

Egoera horren aurrean, Irungo Udalak - hiriko merkataritza eragileen lankidetzaren bitartez – neurri batzuk abiarazi ditu hiriko merkataritza dinamizatuko dutenak eta merkataritza indartzen lagunduko dutenak, PERCO Merkataritza Biziberritzeko Planean ezarritako ardatzetan oinarrituta.


Astelehenero teknologiari loturiko sorkuntza teknika berriak probatzeko eta ezagutzeko aukera izango da Irun Factoryn

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, astelehenero 15:30etatik 19:30etara Irun Factoryn MAKER ekintzetan parte hartzeko interesa duten pertsonentzako ate ireki jardunaldiak antolatu ditu, urte bukaera arte. Besteak beste, 3D inprimaketari, programazioari, elektronikari, robotikari, prototipoari, programazioari eta arteari loturiko ekintzentzan jarduteko aukera izango dute Irun Factoryra hurbiltzen direnak. 

Programa pertsona ekintzaileentzat bideratuta egon arren, teknologian interesa duen edonor gerturatu daiteke MAKER ekimenetan parte hartzera. Jardunaldi hauetan ideia eta proiektu berritzaileak egi bihurtzeko aukerak sortzea espero da, elkarlanean lan eginez gero. Jardunaldien garapenean zehar Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa tutore baten begiradapean erabiltzeko aukera izango dute, era honetan teknologiak gehituko zaizkien objektu fisikoak sortu ahal izateko.

 

 

Irun Factory, sormenerako espazioa

Sormenezko ekonomiaren sorkuntza, formazio, zabalkunde eta ekintzailetzara bideraturiko espazioa da Irun Factory. Bere hastapenetatik, Irun Factory enpresa zein pertsonai sortzailei espazio, baliabide eta lankidetza konpainia eskaintzea bilatu du, proiektuak garatu ahal izateko hornidura, azpiegitura eta egiturak eskuraz jarriz.

Irun Factoryk inpresio diseinua egiteko eskuzko prototipatua zein teknologikoa egiteko erremintak, 3D eskanerrak, 3D inprimagailuak,  adimen altuko pantaila digitalak eta prototipaturako tresnak dauzka. Hortaz gain, une honetan, ekipamendu berria eskuratzeko prozesua martxan dauka, laser bidezko mozketa ahalbidetuko duen tresneria bereganatzeko.

MAKERS programaren kartela


Euskal Herriko sei enpresa Irun Factoryn bilduko dira sormenaren eta berrikuntzaren inguruan aritzeko

Euskal Herriko enpresen sormen eta berrikuntza egoeraren inguruko jardunaldia antolatu du Irungo Udalak azaroaren 30erako. Industria Sortzaileen jardunaldiaren seigarren edizioa Irun Factoryn egingo da beste behin. Bertan goizeko 10:00etatik eguardiko 14:00ak bitarte hainbat euskal enpresek beren ideiak nola berriztatzen dituzten eta produktuak gaur egungo industria-panoraman nola merkaturatzen dituzten azalduko dute.

Sarrera doakoa izanen da eta jardunaldia hiriko enpresei eta ekintzaileei bideratuta egon arren, enpresa arloko berrikuntza eta sorkuntzan interesa duen oro hurbildu daiteke Irun Factoryra. 

Nahiz eta gonbidatutako gehienak gipuzkoarrak izan, Nafarroako zenbait enpresa ere izango dira Industria Sortzaileen jardunaldian. Guztira sei enpresek aurkeztuko dituzte euren egitasmoak: Dubiltoon Studio ikus-entzunezko ekoizle irundarra, Deriva Sailmaikers itsas ehun erabiliak hartuta produktu berriak ekoitzen dituen enpresa, birziklatutako paletez landutako vintage eta industria estiloko altzariak saltzen dituen Eureka Reziklarte, maila goreneko eskulanak saltzen dituen Hartea, Muebles Lufe altzairu enpresa eta Undermount kultura haztegia.

Ongi etorria goizeko 10:00etan izango da. Jarraian Sabino Goitia Goyenecheak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailekoa, espezializazioaren inguruko hitzaldia emango du, jardunaldian programatuta dauden bi hitzaildietan lehena. 11:15etan, berriz, enpresa bakoitzak bere egitasmoaren aurkezpena eginen du, sormenaren eta berrikuntzaren inguruko esperientziak partekatuz. Amaitzeko Herederos de Rowan-ek komunikazioari buruzko hitzaldia eskainiko du, eguardiko 12:15etan. 

 

 

 

 

cartel industrias2018 REDES

 

'Made in Irun' zerbitzuak

Jardunaldiarekin batera, Irungo Udalak enpresentzako zerbitzuak eskeintzen dituzten enpresen katalagoa osatu du. 'Irungo Industria Sortzailea' izenpean, katalogoaren helburua hiriko industria sortzaileak indartzea eta haien arteko eta beste sektore batzuetakoekiko sareko lana sustatzea datza. Guztira hiriko 51 enpresek osatzen dute argitalpena, zazpi esparru desberdinetan banatuta: argazkilaritza eta bideoa; arkitektura eta interiorismoa; online marketina eta garapen digitala; komunikazioa, ekitaldien sorrera eta diseinu grafikoa; software espezifikoa; bideo-jokoak, APPak eta ikus-entzunezko ekoizpena eta 3D diseinu eta imprimaketa. 

Katalogoaren 500 ale hiriko enpresetan banatuko dira eta Industria Sortzaileen jardunaldia bezala, 'Ibilbide Paregabeak' Europar Batasuneko egitasmoaren parte da katalogoa. 


"TODO LO QUE BUSCAS LO TIENES EN IRÚN" KANPAINIAK HIRIA FAMILIENTZAKO TOKI ERAKARGARRIA BIHURTZEKO HELBURUA DU 

 

Urtero bezala, Irungo Udalak hainbat jarduera sustatu ditu giro komertziala areagotzeko. "Todo lo que buscas lo tienes en Irún" goiburu duen kanpainak, gure hiria familian disfrutatzeko toki ideala bihurtzeko xedea du. Irundarrek ez ezik, egun hauetan bisitatzen gaituzten inguruko zonaldekoek ere gozatzeko ekintzak.


FERMÍN CALBETÓN KALEAREN INGURUKO ESTABLEZIMENDU BATZUK ELKARTU EGIN DIRA LARUNBATEAN MAIATZAREN 27AN UDABERRIAREN JAIA ANTOLATZEKO.

Fermín Calbetón kaleko eta inguruetako zenbait establezimendutako ordezkariek, jende ororentzako jarduera-programa bat  bultzatu dute maiatzaren 27rako, “Udaberriko jaia” ekimenaren barruan.