Irunon

Laguntza zerbitzuak

Hirian merkataritzaren garapena hiri horren bihotza eta bizitza dira. Hiri-merkataritzarik ez duen hiria arimarik gabeko hiria da. Baina txikizkako merkataritza bere enpresa-gaitasuna gutxitu duten hainbat zailtasun ari da izaten azken urteotan.

Kontsumo-ohitura berriak agertu dira, online merkataritzak indarra hartu du, merkataritza globalizatu egin da; ondorioz hiriek beren merkataritza identitatea galdu egin dute, eta hiriko merkataritzari erronka orokor bat planteatu diote.

Egoera horren aurrean, Irungo Udalak - hiriko merkataritza eragileen lankidetzaren bitartez – neurri batzuk abiarazi ditu hiriko merkataritza dinamizatuko dutenak eta merkataritza indartzen lagunduko dutenak, PERCO Merkataritza Biziberritzeko Planean ezarritako ardatzetan oinarrituta.


Erabat

Hondarribiaren, Irunen eta, oro har, eskualdearen, eta bertako eremu eta esparruen...


Ventanilla Única Empresarial

Eremu bat da non autonomoek, sozietateek eta ekintzaileek administrazio...