Irunon

Merkataritzarako Marketin Digitala.

Irunlab merkataritza 2017. Marketin Digitala.

Egungo testuinguruan, funtsezkoa da ingurune analogikoaren eta digitalaren bizikidetza hiri-merkataritzaren sektorean, on-off arteko interrelazioa. Baina apustu honek ez dakar beti plataforma digital handiak sortzea, esaterako, web atariak, on line dendak eta abar. Horren ordez, tresna eskuragarri, berritzaile eta sortzaileen bidez, marketin-tresnak erabil ditzakete establezimenduek beren dendetako salmentak hobetzeko eta bezeroekiko harremana eta, oro har, inguruarekikoa optimizatzeko.

Irunlab merkataritza 2017 proiektuaren helburua da berrikuntza eta sorkuntza sartzea hiriko merkataritza-ehunean, marketin digitaleko tresnak erabiliz, salmentak hobetzeko, bezeroak fidelizatzeko, inguruarekin komunikazio-kanal berriak ezartzeko eta Irungo hiri-merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko.

Laster izen-emate epeak argitaratuko ditugu programan parte hartzeko.

Proiektua batera finantzatu da %65ean FEDER europar fondoekin, 2014-2020 POCTEFAren bidez (Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeko Lankidetzarako Programa)

Irunlab 2017